Antzezlana
Aldi mitologikotik hasi eta euskara batura, 'Lingua Navajorum'
Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren antzezlana berriak Euskal Herriko historiari buruzko interpretazio txoroa eskaintzen du, umorearen ikuspuntutik hartuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lingua Navajorum antzezlana estreinatuko dute bihar Bilbon Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osatzen duten "Ez dok hiru" antzerki taldeak. Euskara eta Euskal Herriko historiari buruzko interpretazio txoro bat umorearen ikuspuntutik hartuta.
Bilboko Kafe Antzokiko taula gainean estreinatuko du bihar Lingua Navajorum, hau da, Lingua Navarrorum, edo euskararen historiari buruzko elkarrizketa dibertigarria.
Horretarako haitzuloetatik hasi eta gaur arteko pasarteak gogoratuz edo asmatuz 16 sketch biltzen dituzte. Paradisuko aldi mitologikotik hasi eta euskara batura heldu arte.
Aitzakia moduan euskararen bilakaera euskal historiaren zehar gertatu diren gatazkekin lotu dute, borrokaldi bakoitzean hizkuntzak izan zituen ustezko aldaketak asmatuz. Euskal publiko osoari zuzenduta dago, euskalduna zaharra nahiz euskara ikasten hasi berriak izan.
Bihar arratsaldeko 20:00etan Mikel Martinez eta Patxo Telleria, umorea tarteko, Lingua Navajorum, euskararen historia txoro honekin, Bilboko Kafe Antzokian.