Arte garaikidea
T-Festa: Artistak erasora!
Kamisetak euskarri bezala erabiltzen duten hainbat sortzaile independiente AlhóndigaBilbaon dira asteburuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
T-Festa AlhondigaBilbaon egiten ari dira asteburuan. Helburua artista eta diseinatzaile berrien lana adiera ezberdinetan erakustea da.
T-shirta euskarritzat duten sortzaile independenteak dira guztiak. Batzuek, dagoeneko, merkataritza-izenpean edota proiektu artistiko txikien bitartez erakusten dute haien lana, beste batzuek, oraingoz, elastiko bat egitearen ideia dute buruan.
Sinadura ala marka propioa eta gutxienez bilduma bat ekoiztua duten artista, diseinatzaile edo kolektiboei zuzendutako sei plaza betetzeko deialdia egin dute, Atakontu Colectivo, Critical T-shirts, gora!Kamixetak, Onuri, Riot Flesh eta River William artista edo kolektiboekin, besteak beste. Gainera, hamar plazako deialdia egin dute oraindik bilduma garaturik ez daukaten artista ala artista kolektiboentzako. Sail honetan, Colombina’s, Sahatsa Jauregi, Angela Palacios, San Son eta Ion Macareno dira, besteak beste.
Erakusketaz gain, hainbat jarduera izango dira: tailerrak, kontzertuak eta hitzaldiak.