'Zentzua eta iraunkortasuna'
10 artelan garaikide, Urdaibaitik hedatuta
Uztailaren 21etik aurrera, 'Zentzua eta iraunkortasuna' ekimeneko instalakuntza artistikoak ikusi ahal izango dira Urdaibaiko Erreserban.
Uztailaren 21etik aurrera, ikusi ahal izango dira, Euskadiko eta nazioarteko 10 artista ezagunek, Urdaibaiko Erreserban egingo dituzten instalakuntza artistikoak. “Zentzua eta Iraunkortasuna” proiektuaren arduradunek jakinarazi dutenez, arte garaikideko lan hauek, Lagako hondartzan, Andrabideko harrobian, Gernikan bertan edota Busturiako Madariaga Dorrean egongo dira ikusgai.
Lan oso ezberdinak prestatu dituzte. Efimeroak batzuk, teknologikoak beste batzuk, baina ziur denek bisitariaren arreta bereganatuko dutela.
10 artelan garaikide elkarrren artean oso ezberdinak Urdaibaitik hedatuta, "Zentzua eta iraunkortasuna" proiektuarekin. Gernikan bertan hiru lan topatuko ditugu. Adibidez, Liam Gillick artista Astra eraikinaren inguruan kanpoko hormetan lanean ari da, plakak eta pintura uztartzen. Edota Pierte Vermeersh artista mexikarrak zeruetako bi argazki lientzo erraldoietara pasatzen ari da bertako industri aldean.
Laga hondartzan, berriz, goizetan, eta hondarra heze dagoen bitartean ikusi ahal izenen dira Gunilla Klingberg Suediako artistak egingo dituen hondarreko irudiak. Ha-Ye Yang artista hegokorearrak, aldiz, Andrabideko harrobira jo du, bertako mineralarekin egindako kubo bat osatzeko. Rafael Lozano-Hemmer mexikarrak bisitariaren bihotz taupadakin eta ureztatze sistemarekin jolastuko du Madariaga dorrean kokatutako obrarekin, eta Euskal Herriko artista bakarra den Maider Lopezek Oka ibaiaren inguruetan bertako biztaleen eta bisitarien arteko errelatoa sortuko du ibiladiarekin. Bestelakoa da Lara Almarcegui espainiarraren lana. Mendi baten pisua kalkulatu, eta horixe oinarri testu bat kokatu baitu oinarrian.