Itxi

Bigarren fasea

Omako basoa berriz margotzeko lanak ikus daitezke bisita gidatuetan, gaurtik aurrera

M. D. | N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Egunero bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte. Kortezubiko (Bizkaia) inguru artistikoa urrian zabalduko dute berriro, guztiz eraberrituta.

Omako Basoa berritzeko lanak. Argazkia: Bizkaiko Aldundia.

Omako basoa birmargotzeko lanak ikusi daitezke bisita gidatuetan, gaurtik aurrera. Kortezubiko (Bizkaia) inguru artistikoa urrian zabalduko dute berriro, guztiz eraberrituta.

Apirilaren 1etik aurrera, bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte. Goizez izango dira, astelehenetik igandera, 10:30ean gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz. Hitzordua aldez aurretik hartu behar da (94 465 16 57 telefono zenbakia).

Urrian, berriz erabat irekitzen dutenean, 33 multzo artistiko eta 800 pinu baino gehiago izango ditu, kilometro batetik gorako ibilbide artistikoan. 2022ko udan, Agustin Ibarrolak margotutako Omako basoa berritzeko lanen lehen fasean, baso margotuan 14 multzo artistiko osatzen dituzten 454 pinu margotu eta gero, 19 multzo gehiago margotzen ari dira orain.

Albisteak (1)