Itxi

Musikala

Broadway Bilbora helduko da 'The Sound of Music' musikalarekin

Antzezlan zaila da, 22 eszenografia baititu, aktore askorekin, ia 30 eszenatoki gainean. 140 jantzi erabiltzen dituzte eta ikuskizunak bi ordu eta erdi irauten ditu.

Broadwayko klasikoetako bat Bilbora helduko da: "The Sound of Music". Jaime Azpilikuetak zuzentzen du ("My Fair Lady edota "Evita" musikalak zuzendu ditu, besteak beste) eta Euskalduna Jauregian izango da abuztuaren 23tik aurrera.

45 milioi ikusle izan ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari. 1959an estreinatu zuten New Yorken. Zazpi urtez jarraian eskaini zuten eta ordutik ez da gelditu.

Antzezlan zaila da, 22 eszenografia baititu, aktore askorekin, ia 30 eszenatoki gainean. 140 jantzi erabiltzen dituzte eta ikuskizunak bi ordu eta erdi irauten ditu.

Jaime Azpilikueta da zuzendaria. Aktoreen artean Silvia Luketi dago, baina berarekin Carlos Hipolito, Jorge Lucas, Noemi Mazoy, Paris Martin eta Yolanda Garcia. Bitxikeria bezala, ikuskizunean agertzen diren umeak hiri batetik bestera aldatzen dira eta Bilbon izango direnak hemen aukeratu dituzte, casting bidez.

Abuztuaren 23tik irailaren 9ra bitartean, 'The Sound of Music', Bilboko Euskalduna Jauregian.