Erakusketa
Menchu Galen margolanak New Yorkera heldu dira
'Free spirit' erakusketak Irungo margolariaren 30 bat lan erakusten ditu eta paisaiaren generoaren pasioa agerian uzten du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Menchu Gal margolari irundarraren paisaiak New Yorken dira ikusgai egunotan. Gizonen mundu batean aritu zen artista gipuzkoarra eta zazpi hamarkadatan zehar, dena posible zuen fantasiazko mundu bat sortu zuen.
"Menchu Gal. Free spirit" erakusketa New Yorkeko Cervantes Institutuan bisitatu daiteke abuztuaren 25era bitartean. Margolariaren (1919-2008) 30 bat lan daude ikusgai eta paisaiaren generoaren pasioa agerian uzten du.
1940 eta 1970 hamarkaden artean margotutako lanak daude ikusgai eta batez ere Gaztelako paisaiak ageri dira, Irungo margolariaren inspirazio iturri.