Itxi

Erakusketa

Schieleren ia 100 lan ikusgai izango dira urritik aurrera Guggenheimen

Ehunka marrazki, gouache, akuarela eta argazki ikusteko aukera egongo da 2013ko urtarrilaren 6ra arte.

Guggenheim Bilbao museoak Egon Schiele XX. mendeko artistari buruzko artelanen erakusketa eskainiko du 2012ko urriaren 2tik 2013ko urtarrilaren 6ra arte. Erakusketa Vienako Albertina Museumen egondako artelanak erakutsiko ditu.

Bilboko museoak adierazi duenez, ehunka marrazki, gouache, akuarela eta argazki ikusteko aukera egongo da. Erakusketa hau dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak irudiez hornitutako katalogo bat argitara atera du bertan ikusgai jarritako artelanekin. Albertina Museumeko Klaus Albrecht Schrder komisario eta zuzendariaren entsegu bat ere biltzen du, Egon Schieleren obran nagusi diren motibo nagusien eta printzipio formalen inguruan. Horretaz gain, erakusketa  honetan bildutako artistaren artelanen xehetasunezko sarrerak eta biografia osatua ere luzatuko dira.

Erakusketa honetan, Schiele espresionista austriarrak hamar urtez landutako eboluzio estilistikoaren ikuspegia eskainiko da. Izan ere, Schiele gazte hil zen, 28 urterekin alegia. Hala ere, obra honek nazioarteko ospea eman zion.

Nahiz eta gazte hil, Schieleren obra zabala da: zirriborroen koadernoez gain, apper gaineko 2.500 lan baino gehiago eta zur eta mihise gaineko 330 pintura inguru sortu zituen. Guggnheimek azaltzen duen moduan, gorputzaren adierazpide espresionista, keinuak eta mimika argazkilaritza dokumentalaren eragina jaso zuen: emakumeengan histeria egoerak biltzen dituen Jean-Martin Charcot doktorearen Parisko Salptrire ospitaleko pazienteen argazkiek eta Otto Schmidten estudioko argazki erotikoek piztutako inspirazioa.

Schieleren obrak beste eragin batzuk ere izan zituen: Teosofia, espiritismoa eta mamuen argazkiak, hilkortasunaren ebidentzia direnak. Horren adibide ditugu bere irudietako asko inguratzen dituzten aureola zuriak.

Egon Schieleren familiaren egoera ekonomikoa kaxkarra zen arren, hamasei urte besterik ez zituela, Vienako Arte Ederretako Akademian sartzea lortu zuen.

XIX. mendearen amaiaran, austriar hiriak goraldi kultural nabarmena bizi izan zuen eta Schielek egoera horretan jarri zuen bere arreta osoa. Denbora gutxian, akademiaren prestakuntza kontserbadorea atsegin izateari utzi zion eta atorrettratuak egiteari ekin zion, garai horretan ohikoa ez zena. Schieleren bizitzaren garai hartako obra batzuk Guggenheimeko erakustaldian egongo dira.

Gaur egun Schielek duen ospea gehienbat margotu izan zituen Krumau hiriko paisaiei zor bazaie ere, artistaren "ohaidetza" eta haurrak eta gazteak modelotzat sarri asko erabili izana ez ziren batere ondo ikusiak hiri kontserbadore horretan eta horrexegatik, hain zuzen ere, utzi behar izan zuen Viena.