Itxi

Egitasmo artistikoa

Hiritik oinez, artelanak sortzeko

Eltono artistak 'Noraezean ibili' egitasmoa burutu du Gasteizen. Forma geometrikoz osatutako sei margolan egin ditu erabilerarik ez duten lokaletako ate eta lehioetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Xavier Entzmann artistak (artearen munduan Eltono bezala ezaguna) Gasteizko alde zaharrean zehar ibili da eta forma geometrikoz osatutako sei margolan egin ditu erabilerarik ez duten lokaletako ate eta lehioetan.

Ekainaren 6tik 16ra izan zen hirian eta ibilbideak pegatinekin markatu ditu. Gero, horma-irudi erraldoi batean kopiatu ditu, Artiumeko Ipar aretoan. "Noraezean ibili" egitasmoa museoaren Praxis programaren baitan kokatzen dugu eta hirian oinez aritzearen eguneroko ekintza artelanak sortzeko erabiltzean datza. Artiumeko erakusketa espazioa eta Gasteizko espazio publikoa elkartzea du helburu.

Javier Abarca eta Sergio Garcia erakusketako komisarioek eta Blanca de la Torre Praxis programaren arduradunak egitasmoaren balantze ona egin dute. Bisitari asko erakarri omen ditu eta arrakasta handia izan du, bisita kopurua zehaztea zaila den arren.

Margolanen fase ezberdinetako kopiak ikusgai dira eta Eltonok Gasteizen erabilitako materialak ere ikus daitezke. Uztailaren 6an ireki zituen ateak eta irailaren 2ra arte izango da ikusgai.

Bideoak (1)