Itxi

Polemika

Apaizak ba omen zekien ecce homoa 'zaharberritu' zuena zertan ari zen

"Apaizak bazekien, eta elizan sartzen zen orok margotzen ikusten ninduen; ez nuen ezkutuan egin", esan du andreak. "Nola egingo dut inork eskatu gabe?", gaineratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Cecilia Gimenez Borjako (Zaragoza) Errukien Santutegiko elizako 'ecce homoa' zaharberritzen saiatu zen andreak TVEri egindako adierazpenetan esan duenez, apaizak bazekien horretan ari zela.

"Apaizak bazekien, eta elizan sartzen zen orok margotzen ikusten ninduen; ez nuen ezkutuan egin", esan du andreak. "Nola egingo dut inork eskatu gabe?", gaineratu du.

Elias Garcia Martinez artistaren margolanaren duela hamar urteko argazki bat erabili zuen, eta "ez zen lehen aldia", baina oraindik ez omen zuen "amaitu".

Teresa Garciak, margolanaren egilearen ilobak, esan duenez, Ceciliak margolana apaindu zuen, baina ez orain bezala. "Tunika ukitu zuen, baina buruarekin sartu eta margolana hondatu du", esan du TVEn.

Borjako (Zaragoza) Udala auzia epaitegietara eramatea aztertzen ari da. Margolana oso hondatuta zegoen lehen, baina orain "guztiz suntsituta" dago, Juan Maria Ojeda Kultura zinegotziaren ustez. Horren arabera, baina, gauza asko hartu behar dira kontuan, tartean katalogatu gabeko lana dela eta "eraso maila bestelakoa da". Gainera, gai honi eskainiko dioten arreta mediatikoa "gehiegizkoa" iruditzen zaio.

Zaharberritzaile profesionalen talde bat Elias Garcia Martinez artistaren ecce homo-a berreskuratzen saiatuko da. Borjako (Zaragoza) Errukiaren santutegian zegoen irudia "guztiz hondatuta" dago, andre zahar bat berreskuratzen saiatu ostean.

Borjar ikasketen zentroari esker jakin genuen esku-hartzearen berri, margolanaren aurreko eta osteko argazkiak erakutsi baitzituen. Ekintza "sailkaezina" dela esan dute eta "atsekabetuta" azaldu dira.

Albisteak (1)

Bideoak (1)