Borjako Ecce Homoa
Jatorrizko Ecce Homoa eta 'zahaberritutakoa' gordetzen saiatuko dira
Erredakzioa
Hala ere, zaharberritzaileen hitzetan, biak gordetzea "teoria hutsa da". Erabakia hartu baino lehen, margolanaren "paretaren degradazio maila" zein den ikusi beharko da.
Borjako elizako Ecce Homoa zaharberritzeaz arduratuko den enpresaren arabera, baliteke bi margolamak, jatorrizkoa eta emakumezko adindunak izorratutakoa, gordetzea.
"Lan oso konplexua da; bigarren azala kendu egin behar da, azal hori bera eta behean dagoena hondatu gabe", esan du Encarnacion Ripolles zaharberritzaileak.
Hala ere, zaharberritzaileen hitzetan, biak gordetzea "teoria hutsa da". Erabakia hartu baino lehen, margolanaren "paretaren degradazio maila" zein den ikusi beharko da.
Gainera, azken erabakia Sancti Spiritus Fundazioak du, bera baita jatorrizko artelanaren jabea.
Alde eta kontra
Lehen zaharberritzea aditzera eman zenetik, Internet bidez milaka sinadura jaso dituzte margolana dagoen moduan gordetzeko eskatzeko. Hala ere, santutegiko arduradunek eztaltzea edo jatorrizko egoerara bueltatzea nahi dute.