Itxi

Donostian

Arte publikoari, BAI Intxaurrondon

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Ekainaren 8an eta 9an, BAI Topaketen hirugarren edizioa egingo dute Donostian, "arte publiko garaikidea herritarrei hurbiltzeko eta donostiarrak eta bisitariak estimulatu, konprometitu eta hunkitzeko".

Bai Topaketen 2022ko edizioa

Ekainaren 8an eta 9an, BAI arte publikoaren topaketen hirugarren edizioa egingo dute Donostian, Intxaurrondon, "arte publiko garaikidea herritarrei hurbiltzeko" eta, horrela, "donostiarrak eta bisitariak estimulatu, konprometitu eta hunkitzeko".

Horretarako, antolatzaileek hiru sortzaile garaikide gonbidatu dituzte, auzoko ondare artistikoa osatzen duten obrak berrinterpreta ditzaten. Lau eskultura lan interpretatuko dituzte aurtengoan: Hazteko Moduak (Koldobika Jauregi), Ume-jolasak eta Siluetak (Agustin Ibarrola) eta Monolitoa (Equipo 57).

Ana Esmith izango da aurtengo artista gonbidatua, Miss Beige pertsonaiaren paperean. Egitarauari dagokionez, praktika artistikoari eskainiko diote larunbata, jende guztiarentzako hiru familia-tailerrekin. Intxaurrondoko kultura etxean egingo dira tailerrak, Elena Scaratti, Natalia Cambronero eta Uxue Lasa artistekin.
  
BAI Topaketen hirugarren edizio honetako egitaraua osatzeko, Igande Itzela ospatuko da ekainaren 9an. Auzoan zehar egingo den ibilbide batekin, bezperan egindako herritarren berrinterpretazio artistikoak ezagutu ahal izango dira, eta BAI Topaketen amaierako jaia egingo dute 12:00etatik 18:00etara, Gabriel Celaya plazan.