Kargatzen...
Itxi

Mendeurrena

Sasoiko ospatuko du mendeurrena Baionako Euskal Museoak

Euskadi Irratia

Leer en Castellano

Gaur irekiko dute, Errobi ertzeko etxean, ehun urteak ospatzeko egingo duten lehen erakusketa: "100 urte jadanik! Museoa bere mendean".

206ra arte egongo da ikusgai mendeurrena ospatzeko erakusketa

Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten, eta gaur, ekainak 21, irekiko dute mendeurrena ospatzeko lehen erakusketa, "100 urte jadanik! Museoa bere mendean". 2026ko urtarrilaren 4ra arte egongo da ikusgai 200 erakusgai biltzen dituen bilduma.

Museoa 1924an jaio zen, Donibane Lohizunen baserri munduko objektuen erakusketa baten arrakastaren lorratzean, eta Dagourette etxea aukeratu zuten horretarako, XVII. mendean komentu eta ospitale izandako eraikian.

Etnografia eta artea uztartu ditu hasieratik, euskalduntasunari arreta berezia jarrita.

Udazkenean, beste erakusketa bat paratuko dute, mendeurrenaren kariaz. "Obra gomitatuak, bilduma iraunkorrean" 2024ko urriaren 18tik 2025eko urtarrilaren 5era egongo da bisitatzeko moduan, eta museo eta liburutegi handiek mailegatutako 40 bat artelanek, gehienak margoak, osatuko dute.