Erakusketa
Txinan ikasitakoak, Bilbon ikusgai
Azken lau urteotan Judas Arrieta euskaldunak Beijingen duen estudioan euskal arte ederretako ikasleek nola lan egin duten ikusteko aukera dugu Bilboko Abandoibarran.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Azken lau urteotan, Arte Ederren fakultateko ikasleek Txinan proiektuak garatzeko aukera izan dute eta handik bueltan, egindako lanaren emaitza dugu ikusgai Bilbon.
Azken lau urteotan Txinan, Beijinen Judas Arrieta euskaldunak duen estudioan euskal arte ederretako ikasle unibertsitarioak nola lan egin duten ikusteko aukera izan dugu lehen ere. Gaurtik aurrera baina han sorturiko lanak Bilbon erakusten ditu Arte Ederren fakultateak
Beijinen lanean ikusi genuen Unai Requejo baina, itzuleran, nahiko kritikoa da hango arte kreazio giroari buruz. Edurne Gonzalez eta Laurita Silesek Beijinera bakoitza bere egitasmoarekin joan arren batera lan egin zuten.
Leire Urbeltz nafarrak, helduaz batera, irudien kontrastea jasan zuen: Beijinetik euskal idazleekin harremanean "almaneke euskal-oriental patafisiko ilustratua" sortu du.
Zortzi dira guztira Txinan bi hilabetetako egonaldia egin duten artistak. Erakusten dituzten lanak, burutzen ari diren doktorego tesien atal bat dira. Ikusgai unibertsitateak Abandoibarran duen egoitzan.