Estreinaldia
Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea', antzokietan
Euskarazko bertsioa ostegunean estreinatuko dute Arriagan eta ostiralean gaztelaniazko bertsioa helduko da, 'El hijo del acordeonista'.
Bernardo Atxagaren "Soinujolearen semea" eleberriaren antzerki moldaketa aste honetan iritsiko da eszenatokira, Bilboko Arriaga Antzokiak estreinatuko baitu ostegunean eta ostiralean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. Gainera, larunbatean eta igandean ere emanaldiak izango dira.
Antzerki-ekoizpen honek aurreneko aldiz bildu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hiru antzoki nagusiak, hau da, Bilboko Arriaga, Gasteizko Principal eta Donostiako Victoria Eugenia. Hirurek indarrak batu dituzte Tanttaka Teatroa konpainiarekin, Atxagaren obra ezaguna eszenaratzeko.
Fernando Bernuesek zuzenduta, euskarazko eta gaztelaniazko ekoizpen honek talde artistiko azpimarragarria du. Patxo Telleriak antzerki-moldaketa egin du, Iñaki Salvadorrek musika eta Jose Ibarrolak eszenografia.
Gainera, euskal aktore ezagunak igoko dira eszenatokira "Soinujolearen semea" obrarekin, hain zuzen ere, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Vito Rogado, Anke Moll, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernández, Amancay Gaztañaga, David Pinilla, Mireia Gabilondo eta Iñaki Salvador. Mattin Apaolaza eta Mikel Telleria umeek ere parte hartuko dute.
Lanaren argumentuari dagokionez, David eta Joseba umetako lagunak dira. Haurtzaroa atzean utzi orduko Davidek deskubritzen du aita nazionalen kolaboratzailea izan zela gerra zibilean. Francoren aurkako borrokaren aurkikuntzak liluraturik, batak arrazoi ideologikoengatik eta besteak arrazoi emozionalengatik, biek erabakitzen dute 1970eko hamarkadako ETA sortu berrian sartzea.
Bernardo Atxagaren "Soinujolearen semea" eleberriaren antzerki moldaketa aste honetan iritsiko da eszenatokira, Bilboko Arriaga Antzokiak estreinatuko baitu ostegunean eta ostiralean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. Gainera, larunbatean eta igandean ere emanaldiak izango dira.Antzerki-ekoizpen honek aurreneko aldiz bildu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hiru antzoki nagusiak, hau da, Bilboko Arriaga, Gasteizko Principal eta Donostiako Victoria Eugenia. Hirurek indarrak batu dituzte Tanttaka Teatroa konpainiarekin, Atxagaren obra ezaguna eszenaratzeko.Fernando Bernuesek zuzenduta, euskarazko eta gaztelaniazko ekoizpen honek talde artistiko azpimarragarria du. Patxo Telleriak antzerki-moldaketa egin du, Iñaki Salvadorrek musika eta Jose Ibarrolak eszenografia.Gainera, euskal aktore ezagunak igoko dira eszenatokira "Soinujolearen semea" obrarekin, hain zuzen ere, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Vito Rogado, Anke Moll, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernández, Amancay Gaztañaga, David Pinilla, Mireia Gabilondo eta Iñaki Salvador. Mattin Apaolaza eta Mikel Telleria umeek ere parte hartuko dute.Lanaren argumentuari dagokionez, David eta Joseba umetako lagunak dira. Haurtzaroa atzean utzi orduko Davidek deskubritzen du aita nazionalen kolaboratzailea izan zela gerra zibilean. Francoren aurkako borrokaren aurkikuntzak liluraturik, batak arrazoi ideologikoengatik eta besteak arrazoi emozionalengatik, biek erabakitzen dute 1970eko hamarkadako ETA sortu berrian sartzea.