Itxi

Erakusketa

'Hiri Berdean', Gasteiz eta inguruko natura aztergai

Feliciano Lopez Pastor eta Manuel Sonseca artistek argazki-ibilbidea egin dute Gasteizen, naturaren balioak goraipatuz. Amarica aretoan da ikusgai.

'Hiri berdean' erakusketa. Argazkia: EITB

'Hiri Berdean' erakusketa urtarrilaren 20ra bitartean da ikusgai Gastezko Amarica aretoan. Feliciano Lopez Pastor eta Manuel Sonseca artistek argazki-ibilbidea egin dute Gasteizen, naturaren balioak goraipatuz.

Iciar Lamarain Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak aurkeztu du eta 'Europako Hiriburu Berdea' ekimenaren baitan dago erakusketa, Foru Aldundiak agiri batean jakinarazi duenez.

Eraztun Berdea, auzo berriak eta naturarekin duten erlazioa, garraio publikoa edo bizikletaren erabilera dira artistek egindako lanetan ageri diren gaiak.

Urtarrilaren 20ra bitartean izango da ikusgai erakusketa, Amarica aretoan. Helburua Arabako hiriburua "berde" kontzeptuarekin lotzea da, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Lamarainek esan duenez, erakusketak "'Green capital' kontzeptua irudikatzen du", bere ustez "bi egileen ikuspegi pertsonala" ageri baita, "interpretatutako beste hiria deskubritzeko".

Feliciano Lopez Pastorren kolorearen "indarrak" eta Manuel Sonsecaren zuri-beltzeko lanak bat egiten dute, diputatuaren ustez.

'Hiri Berdean' erakusketa urtarrilaren 20ra bitartean da ikusgai Gastezko Amarica aretoan. Feliciano Lopez Pastor eta Manuel Sonseca artistek argazki-ibilbidea egin dute Gasteizen, naturaren balioak goraipatuz. Iciar Lamarain Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak aurkeztu du eta 'Europako Hiriburu Berdea' ekimenaren baitan dago erakusketa, Foru Aldundiak agiri batean jakinarazi duenez. Eraztun Berdea, auzo berriak eta naturarekin duten erlazioa, garraio publikoa edo bizikletaren erabilera dira artistek egindako lanetan ageri diren gaiak. Urtarrilaren 20ra bitartean izango da ikusgai erakusketa, Amarica aretoan. Helburua Arabako hiriburua "berde" kontzeptuarekin lotzea da, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Lamarainek esan duenez, erakusketak "'Green capital' kontzeptua irudikatzen du", bere ustez "bi egileen ikuspegi pertsonala" ageri baita, "interpretatutako beste hiria deskubritzeko". Feliciano Lopez Pastorren kolorearen "indarrak" eta Manuel Sonsecaren zuri-beltzeko lanak bat egiten dute, diputatuaren ustez.