Jaia
Zortzi pisuko tarta bat, Guggenheimen 15. urteurrena ospatzeko
Erredakzioa
Sarrera doan izango da asteburua bitartean. Gainera, tarta erraldoi batekin ospatuko dute urtemuga, Puppy dagoen zabalgunean bertan.
Guggenheim Bilbao museoaren 15. urteurrena ospatuko du asteburu honetan, zortzi pisuko tarta erraldoi batekin. Puppy dagoen zabalgunean izango da. Halaber, sarrera doanekoa izango da erakusketa guztietan.
"Azken 15 urtetan izandako babesa eskertu nahi diegu hiritarrei", azaldu dute agiri batean. Museoaren zuzendariek zortzi pisuko altuera izango duen tarta bat dastatzera gonbidatu ditu bilbotarrak. Titanio kolorekoa izango da eta museoaren sarreran dagoen zabalgunean kokatuko dute, Puppy eskulturaren alboan.
Larunbatean eta igandean sarrera doan izango da eta ikusgai dauden erakusketa guztiak ikusteko aukera izango dute bisitariek, tartean Egon Schiele espresionista austriarrarena.