Itxi

Erakusketa

Piranesiren grabatuak, denok ikusteko moduan, Bilbon

Artistaren 251 grabatu ikusgai dira Bilboko Arte Ederren Museoan, lehen aldiz jendaurrean, galdutzat eman baitzituzten urte askoan. Otsailaren 10era arte egongo dira ikusgai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilboko Arte Ederren museoak Giovanni Battista Piranesiren (Mogliano Veneto, Italia, 1720-Erroma, 1778) 251 grabatu jarri ditu ikusgai. Erakusketa otsailaren 10era arte izango da ikusgai.

Grabatuaren historiako artista garrantzitsuenetariko bat da Piranesi, eta Francisco de Goyarekin alderatu dute, Gabriella Locci erakusketaren komisarioak kazetarien aurrean jakinarazi duenez.

Grabatu Garaikidearen Nazioarteko Lehenengo Jaialdiaren parte da erakusketa. Bizkaiko hiriburuan izango da, azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean. Hainbat erakusketa hartuko ditu, baita nazioarteko lehiaketa bat ere.

Komisarioak esan duenez, Bilbon ikusgai dauden grabatuak Cagliariko Unibertsitatearenak dira, eta hainbat urtean galdutzat eman zituzten, iazko azaroan aurkitu zituztenera arte; egoera "ezin hobean" daude, Locciren ustez.

Javier Viar Arte Ederren Museoaren zuzendaria ere aurkezpen ekitaldian izan da, eta Piranesirena Bilboko museoarentzat "mugarria" izango dela esan du, aurten egiten duten grabatuen bigarren erakusketa baita, Goyarenaren ostean.

Bideoak (1)