Itxi

Margolana

Goyaren lan 'berria', egongelatik museora

Gasteizko familia batek 50 urtez izan du margolana logelan jarrita, norena zen jakin gabe. Orain, Arabako Arte Ederren Museoan izango da urtebetez, Goyarena delako.

Goyaren margolana, Arabako Arte Ederren museoan. Argazkia: EITB

Ez da batere ohikoa Francisco de Goyaren obra berriak aurkeztea, eta are bitxiagoa orain azalduko dizuegun istorioa. Polita zelako kasualitatez erosi eta Gasteizko familia batek 50 urtez izan du margolana logelan jarrita, norena zen jakin gabe. Orain, Arabako Arte Ederren Museoan izango da urtebetez.

Gasteizko altzari denda batean erosi zuten duela 50 urte, norena zen jakin gabe, ederra iruditu zitzaielako.

50 urtez logelan egon da zintzilik, kasualitatez Fernando Tabarrek aurkitu zuen arte. Orain, leku hori utzi, eta Arabako Arte ederren Museoko pareta honetan izango da urtebetez.

Ez dago dudarik, Pradoko Museoak ere onartu du. Estilo eta kalitateagatik egotzi zaio Goyari. Izan ere, Zaragozako Aula Deirako egindako margoekin antza handia du.

Francisko Goyak 30 urte bete gabe zituenean margotu zuen, 1774an, Madrilera joan aurretik.

Ez da batere ohikoa Francisco de Goyaren obra berriak aurkeztea, eta are bitxiagoa orain azalduko dizuegun istorioa. Polita zelako kasualitatez erosi eta Gasteizko familia batek 50 urtez izan du margolana logelan jarrita, norena zen jakin gabe. Orain, Arabako Arte Ederren Museoan izango da urtebetez. Gasteizko altzari denda batean erosi zuten duela 50 urte, norena zen jakin gabe, ederra iruditu zitzaielako. 50 urtez logelan egon da zintzilik, kasualitatez Fernando Tabarrek aurkitu zuen arte. Orain, leku hori utzi, eta Arabako Arte ederren Museoko pareta honetan izango da urtebetez. Ez dago dudarik, Pradoko Museoak ere onartu du. Estilo eta kalitateagatik egotzi zaio Goyari. Izan ere, Zaragozako Aula Deirako egindako margoekin antza handia du. Francisko Goyak 30 urte bete gabe zituenean margotu zuen, 1774an, Madrilera joan aurretik.