Finala
Arabako finalean arituko diren sei bertsolariak
Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza martxoaren 16an izango dira, Gasteizko Principal Antzokian.
Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza Arabako Bertso Txapelketako finalean arituko dira. Azken finalaurrekoaren ostean, sei bertsolari horiek arituko dira martxoaren 16an Gasteizko Principal Antzokian.
Azken finalaurrekoa Dulantzin izan da asteburuan eta bertan Iñaki Viñaspre suertatu da nagusi.
Gainera, Nafarroako Bertsolari Txapelketari dagokionean, Julio Sotok eta Xabier Silveirak finalerako pasea lortu dute. Kasu honetan, finala martxoaren 23an izango da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Zortzi izango dira Nafarroako finalean kantatuko duten bertsolariak.