Txapelketa Nagusia 2013
Etxahun Lekue nagusitu da azken saioan eta finalerdietan izango da
Erredakzioa
Azaroaren 10ean Tolosan jokatuko den finalerdian kantatuko du. Gaurko saiotik Etxaun Lekue bakarrik sailkatu da.
Etxahun Lekuek irabazi du Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko azken kanporaketa Oionen, eta finalerdietarako zuzeneko txartela eskuratu du. Hala, azaroaren 10ean Tolosan jokatuko den finalerdian kantatuko du.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek: Etxahun Leku 638 puntu, Miren Amuriza 628,5 puntu, Iratxe Ibarra 627,5 puntu, Eneritz Zabaleta 595,5 puntu, Maddi Sarasua 579 puntu, eta Manex Agirre 578 puntu.
Gaurko saiotik Etxahun Lekue bakarrik sailkatu da.
Sei kanporaketak jokatu ostean, 18 bertsolari sailkatu dira finalaurrekoetarako.Haien saioa irabazita honako bertsolariak sailkatu dira: Jon Martin (Villabonako irabazlea), Agin Laburu (Markina-Xemeingo irabazlea), Julio Soto (Hendaiako irabazlea), Beñat Gaztelumendi (Altsasuko irabazlea), Igor Elortza (Legazpiko irabazlea) eta Etxahun Lekue (Oiongo irabazlea).
Horiekin batera, puntuazioaren arabera hauek dira hurrengo faserako sailkatu diren hamabi bertsolariak: Jone Uria, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Xabier Silveira, Unai Agirre, Beñat Lizaso, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Jokin Uranga, Iñigo Matzizidor "Mantxi", Odei Barroso eta Fredi Paia.
Finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuta zeuden orain dela lau urte kantatu zuten sei bertsolariak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.
Finalaurrekoak
Finalaurrekoen osaketa honela gelditu da:
Azaroak 9, Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Jokin Uranga
Azaroak 10, Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi".
Azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso
Azaroak 17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia
Finalaurrekoak bi itzulitara jokatuko dira. Bigarren itzulira saio bakoitzeko irabazlea eta hamalau puntuaziorik onenak pasako dira. Bigarren itzuliko finalaurrekoak Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren jokatuko dira azaroaren 23an, 24an eta 30ean.
Finalaurreko guztietarako zein finalerako sarrerak dagoeneko salgai daude.