Itxi

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Igor Elortzak irabazi du Tolosako finalaurrekoa

Erredakzioa

Bertsolari bizkaitarrak 722 puntu erdietsi ditu, eta zuzenean sailkatu da finalerdien bigarren itzulirako.

Igor Elortza nagusitu da Tolosako finalaurrekoan. Argazkia: Alberto Elosegi

Igor Elortza nagusitu da Tolosan jokatu den Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoan, eta bigarren itzulirako sailkatu da.

Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek: Igor Elortza (722 puntu), Iñigo Mantzisidor "Mantxi" (667,5), Unai Iturriaga (649 puntu), Etxahun Lekue (649 puntu), Jexux Mari Irazu (638,5) eta Amaia Agirre (638 puntu).

Gaur lortu duen lehen postuari esker, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako, eta azaroaren 24an Donostian jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du.

Asteburuan bi finalerdi jokatu dira. Gaur Igor Elortza gailendu da Tolosan, eta atzo Gernikan egin zen saioan Amets Arzallus bertsolari hendaiarra nagusitu zen, eta, beraz, bi horiek dira bigarren itzulirako lehen bi sailkatuak.

Hurrengo asteburuan lehenengo itzuliko azken bi finalaurrekoak jokatuko dira Oiartzunen eta Murgian. Horien ostean jakingo da zeintzuk diren bigarren itzulirako sailkatuko diren bertsolariak.

Oiartzungo saiorako salgai zeuden sarrera guztiak amaitu dira. Hala ere, oraindik sarrera batzuk salgai daude saioa zutik ikusi nahi duenarentzat.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)