2013ko finala
eitb.com-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bertso finalerako
Erredakzioa
Parte hartzeko mezua bidali behar da Twitter edo Facebook bidez, aurreko finaleko oroitzapenen bat aipatuz.
2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 15ean izango da Barakaldoko BECen eta eitb.com-ek bi sarrera bikoitz ditu zozkatzeko. Parte hartzea oso erraza da: mezua bidali behar da EITB Kulturak Twitterren eta Facebooken dituen kontuetara. Dena delako mezuan 2009ko finaleko oroitzapenen bat aipatu beharko da.
Zozketan parte hartzeko epea astearte honetan, hilak 12, abiatuko da, 12:00etan hasita, eta abenduaren 1ean bukatu, 22:00etan. Parte hartzaile guztien artean zozkatuko dira sarrerok eta irabazleen izenak biharamunean, abenduaren 2an, astelehenean, jakinaraziko dira eitb.com-en.
Twitter bidez parte hartu nahi dutenek txioa bidali beharko dute @EITBKultura kontua aipatuz eta #bertsofinala traola erabilita. Facebook nahiago dutenek, aldiz, iruzkina sartu beharko dute EITB Kultura orrialdean.
eitb.com-ek bertatik bertara jarraituko du abenduaren 15eko Bertsolari Txapelketaren finala eta streaming bidez ikusi ahalko da.