Bertsolari Txapelketa Nagusia
Sustrai Colina izan da Murgiako saioko irabazlea
Erredakzioa
Urruñarraren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Fredi Paia eta Xabier Silveira.
Sustrai Colinak sailkatu da lehen postuan Murgian jokatu den Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoan, eta bigarren itzulirako sailkatu da.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek: Sustrai Colina (706 puntu), Beñat Gaztelumendi (697 puntu), Aitor Mendiluze (694,5 puntu), Unai Agirre (670 puntu), Fredi Paia (661,5 puntu), eta Xabier Silveira (622,5 puntu).
Gaurko saioaren ondoren, 18 bertsolarik lortu dute finalerdietarako bigarren itzulirako txartela. Beren finalerdiak irabazita zuzenean sailkatu dira Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina.
Eta puntuazioaren arabera sailkatu diren 14 bertsolariak hauek dira: Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Iñigo Mantzisidor "Mantzi", Alaia Martin, Fredi Paia, Jokin Uranga, Jone Uria, Agin Laburu, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Jon Martin, Julio Soto eta Jexux Mari Irazu.
Bigarren itzuliko hiru saioak horrela gelditu dira:
Azaroak 23, Elizondo: Amets Arzallus, Iñigo Mantzisidor 'Mantzi', Jokin Uranga, Unai Iturriaga eta Julio Soto.
Azaroak 24, Donostia: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue eta Jon Martin.
Azaroak 30, Maule-Lextarre: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.
Bi itzulietako puntuazioak batuko dira eta zazpi puntuaziorik onenek lortuko dute BECeko finalerako sailkatzea.