Kargatzen...
Itxi

Zuberoan

Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa hartuko du gaur Maulek

Erredakzioa

Sei bertsolari lehiatuko dira 17:30etatik aurrera, eta saioa bukatu ostean jakingo da Maialen Lujanbiorekin batera BECeko finalean egongo diren bertsolarien zerrenda.

Bertsolari Txapelketa 2013

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko zazpigarren finalaurrekoa egingo dute gaur, larunbata, Maule hiriburu zuberoarrean, 17:30etik aurrera.

Saioaren ostean, abenduaren 15ean BECeko finalean izango diren bertsolarien izenak ezagutuko dira.

Saioa eitb.com-en bidez izango da ikusgai, aurreko finalaurrekoen joerari eutsiz.

Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Jone Uria, Sustrai Colina eta Unai Agirre lehiatuko dira txapelketako bigarren itzuliko zazpigarren finalaurrekoan.

Albisteak (3)