Itxi

'Josi' lelopean

37 bertsolari nor baino nor gehiago, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Erredakzioa

Urriaren 12an Galdakaon hasi eta abenduaren 20an Bilbao Arenan bukatuko da aurten Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bost kanporaketa, hiru finalerdi eta finala jokatuko dira.

Gaur goizean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Bilbon. Udazkenean jokatuko da norgehiagoka, eta 37 bertsolarik parte hartuko dute, bederatzi saiotan.

Urriaren 12an hasiko da txapelketa, Galdakaon, eta abenduaren 20an amaituko da, Bilbon, Miribilla auzoan, Bilbao Arenan pabiloian. Bide horretan, hiru fase egongo dira: bost kanporaketa, hiru finalerdi eta finala.

Guztira, 37 bertsolarik parte hartuko dute. 30 hasiko dira kanporaketetan: udaberrian jokatutako eskualdeetako txapelketetatik sailkatu direnak eta noizbait finalista izan direnek osatzen duten taldea. Beste zazpiak 2012ko finalistak dira, eta finalaurrekoetan ekingo diote txapelketari.

Txapelketa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatzen du, eta hamaika lagunek osatzen dituzte antolatzaile, epaile, gai-jartzaile edota boluntarioen taldeak.

Bideoak (1)