Itxi

17:30etatik aurrera

Sei bertsolari, Arabako gaurko finalerako prest

N.V. | eitb.eus

Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez bertsolariak lehiatuko dira gaur Gasteizen.

Manex Agirre bertsolaria, finalistetako bat.

Gasteizko Printzipal Antzokiak hartuko du Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur, larunbata, 17:30etatik aurrera. Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez bertsolaria norgehiagokan arituko dira, herrialdeko txapelaren bila.

Sei finalistak “gogotsu” daude saio polita egiteko eta txapela janzteko, aurkezpenean esan zutenez. Ekitaldi horretan nabarmendu dutenez, haien arteko lotura afektiboak eragingo du saio ona izateko. Txapelketaren formatu aldaketak eragin positiboa izan du, haien ustez, Arabako bertsogintzak eta bertsozaleek ezin hobeto erantzun dute txapelketan zehar.

Karmele Madinabeitiak jantziko dio larunbatean txapela irabazleari. Gasteizen jaio zen 1950ean, eta Arabako bertsolaritzaren sustatzaile handia izan da: antolatzaile, gai-jartzaile eta epaile jardun da.

Finalerako sarrerak ohiko bideetatik eskuratu behar dira: txarteldegian, telefonoz eta webgunean.