Itxi

2015

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa gaur abiatuko da Beasainen

EITB.EUS

Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Eli Pagola eta Beñat Iguaran igoko dira oholtzara. Final handia abenduaren 20an jokatuko da, Ilunben.

Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Eli Pagola eta Beñat Iguaran.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa Beasaingo Usurbe antzokian jokatuko da gaur, 17:30etatik aurrera. Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Eli Pagola eta Beñat Iguaran dira oholtzara igoko diren sei bertsolariak. Final zortzirenetako saioa da Beasaingoa, eta bertan irabazten duen bertsolaria urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako sailkatuko da zuzenean. Gainerakoek fase osoko puntuazioen zain egon beharko dute.

Orotara, 15 saio izango dira: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehendabiziko saioa datorren igandean izango da Beasaingo Usurbe antzokian, eta abenduaren 20an jokatuko da final handia Donostiako Illunbe zezen plazan.

Dagoeneko saioetarako sarrerak salgai daude.

Bestalde, ETB-1eko "Hitzetik Hortzera" eta Euskadi Irratiko "Hitza Jolas" saioek txapelketaren jarraipen berezia egingo dute.

 

Informazio gehiago (1)