Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Zortzi buru eta txapel bakarra
eitb.eus
Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean lehiatuko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hitzordua jarrita dago: Bilbo, Bizkaia Arena pabiloia, larunbatean, abenduak 17, 17:00etatik aurrera. Bertaratzerik ez duenak, dena dela, eitb.eus-en bidez ikusi ahalko du zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala.
Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia arituko dira ordutik aurrera nor baino nor gehiago, Xabier Amurizak, bere bertso ibilbideari azkena emateko, irabazleari txapela jarri arte.
Une horretara arte, Amaia Ugalde eta Maite Berriozabal arituko dira gai-jartzaile Bilbon, eta epaileak Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi izango dira.
Finalaren egunean, 14:00etatik aurrera egongo dira salgai sarrerak, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eta 15:30ean irekiko dituzte ateak. Gainera, saioak irauten duen artean, txikitxoek umeen gune batean egoteko aukera izango dute, eta hezitzaileak egongo dira horiekin batera.