Itxi

Finala, Bilbon

Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

eitb.eus

Leer en Castellano

Berarekin batera Xabat Galletabeitia sailkatu da azken buruz burukorako, eta 36,5 puntuko aldearekin irabazi dio larrabetzuarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Etxahun Lekue larrabetzuarrak eraman du lehenengo aldiz burura Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapela, Bilbo Arenan jokatu den finaleko azken buruz burukoan Xabat Galletebeitia lekeitiarraren aurretik geratu ondoren 36,5 puntuko aldearekin.

Atzetik geratu dira Jone Uria, Onintza Enbeita, Ibon Ajuriagojeaskoa, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea, hurrenez hurren.

Larrabetzuarrak jokatu duen Bizkaiko zortzigarren finala izan da, eta azkenean irabaztea lortu du 4.150 bertsozaleren aurrean. Horrela, Xabier Amurizak txapela jantzi dionean Fredi Paiaren lekukoa hartu du.

Hona hemen bertsolari bakoitzak lortutako puntuazioa:

Etxahun Lekue: 930
Xabat Galletebeitia: 893,5
Jone Uria: 549,5
Onintza Enbeita: 538
Ibon Ajuriagojeaskoa: 535,5
Nerea Ibarzabal: 534
Miren Amuriza: 531,5
Beñat Ugartetxea 510,5

Bertsolari gazteenaren saria Nerea Ibarzabal Salegirentzako izan da.

ntzako izan da.

Bideoak (1)