Larunbatean
Sei bertsolari, Arabako txapelaren bila
eitb.eus
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala larunbatean, apirilak 1, jokatuko da Gasteizen, Printzipal antzokian.
Manex Agirre 2015eko txapelduna, Iñaki Viñaspre, Oihana Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa eta Asier Otamendi nor baino nor gehiago lehiatuko dira larunbatean, apirilak 1, Gasteizko Printzipal antzokian, Arabako Bertsolari Txapelketako finalean.
17:30ean hasiko da finala, eta Karla Santistebanek jantziko dio txapela irabazleari.
Santisteban 1946an jaio zen, eta Arabako lehenengo bertso eskola sortu zuen 1982an: Aiaraldekoa. Geroztik, antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea izan da.
Finalerako sarrerak erosteko, Printzipal antzokiaren ohiko bideetara jo behar da: lehiatila, telefonoa eta antzokiaren webgunea.