Finala, Iruñean
Julio Soto, Nafarroako Bertsolari Txapelketan nagusi
eitb.eus
Sotorekin batera Eneko Lazkoz igaro da azken buruz burukoa jokatzeko, eta 19 puntuko tartearekin gailendu da gorritiarra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Julio Soto gorritiarrak jantzi du laugarren aldiz buruan Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian lehiatu den finaleko azken buruz burukoan Eneko Lazkoz etxarriaranaztarrari 19 puntuko tartea atera eta gero.
Bi horien atzetik geratu dira Ander Fuentes "Itturri", Aimar Karrika, Xabier Maia, Xabier Terreros, Eneko Fernandez eta Julen Zelaieta, hurrenez hurren.
Gorritikoak 1.300 bertsozale ingururen aurrean eskuratu du Nafarroako laugarren garaikurra; izan ere, aurretik irabaziak zituen 2010, 2011 eta 2015eko txapelketak.
Hona hemen bertsolari bakoitzak lortutako puntuazioa:
Julio Soto: 925,5 puntu
Eneko Lazkoz: 906,5 puntu
Ander Fuentes "Itturri": 543,5 puntu
Aimar Karrika: 499 puntu
Xabier Maia: 498 puntu
Xabier Terreros: 494,5 puntu
Eneko Fernandez: 493,5 puntu
Julen Zelaieta: 474,5 puntu
Sailkapen horren arabera, lehenengo bost bertsolariek udazkenean hasiko den 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian kantatzeko eskubidea lortu dute.