Bertsolari Txapelketa Nagusia
Alaia Martinek irabazi du Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdena
EITB.EUS
Oiartzuarrak 712 puntu lortu ditu, eta Irunen izango den lehen final-erdietarako sailkatu da zuzenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alaia Martin izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdeneko garailea.
Txapelketa larunbat honetan abiatu dute, Baigorrin alegia, eta saio hartan Alaia Martin oiartzuarrak 712 puntu lortu ditu, Irunen izango den lehen final-erdietarako txartel zuzena eskuratuta.
600 pertsona baino gehiagok Baigorriko Ezker Pareta bete dute gaurkoan.
Sailkapen osoa
Alaia Martin: 712 puntu
Aimar Karrika: 651,5 puntu
Beñat Ugartetxe: 631,5 puntu
Ander Lizarralde: 627 puntu
Mikel Artola: 620 puntu
Xabi Maia: 598,5 puntu
Hurrengo kanporaketa Seguran izango da, hilaren 30ean. Azaroaren 1ean, ordea, Irunen jokatuko den finalaurreko saioak honenbestez jada hiru bertsolari ditu zehaztuta: Alaia Martin aurrez zehaztuta zeuden Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio bertsolariekin ariko baita kantuan. Puntuazioaren arabera sailkatuko dira saio horretako gainerako bertsokideak.
Abenduaren 17an ezagutuko da nor den irabazlea, finalera pasatzen diren zazpi bertsolariek Barakaldoko BECen egingo duten saioan.
Guztira 43 bertsolari lehiatuko dira txapela eskuratzeko, azken bi urteotan egindako herrialdeetako txapelketetan txartela irabazitakoek eta orain dela lau urteko finalistek, hain zuzen ere: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes “Itturri”, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo “Abarkas”, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maia.