Itxi

Txapelketa Nagusia

Nerea Ibarzabal, irabazle Zumaiako final-laurdenean

E. Lotina | eitb.eus

Leer en Castellano

Azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekorako tokia lortu du Markina-Xemeingoak. Datorren larunbatean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan azken final laurdena.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zumaiako Aitzuri pilotalekua bertsozalez bete zen igandean. Sarrerak amaituta zeuden ostegunetik. 700 lagunek jarraitu zuten final-laurdeneko saioa bertatik bertara, Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez.

Marta Ugartek aurkeztu zuen saioa, eta berarekin izan ziren oholtzan sei protagonistak: Ibon Ajuriagojeaskoa, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Ibarzabal eta Asier Otamendi.

Binaka aritu ziren lehenik, zortziko handian eta txikian; puntu-erantzunetan, gero; binaka berriro ere, hamarreko txikian; eta, azkenik, kartzelako lanarekin biribildu zuten eginbeharrekoa, egokitu zitzaien gaiari helduta.

Lana amaituta eta puntuazio osoak batutakoan, epaimahaiaren erabakia jakinarazi zuen Ugartek: Ibarzabalek irabazi zuen Zumaiako final-laurdena, 698,5 punturekin; 661,5 puntu eskuratu zituzten Nahikari Gabilondok eta Miren Artetxek; 627,5 puntu, Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k; 617,5 puntu, Asier Otamendik; eta 616, Ibon Ajuriagojeaskoak.

Zumaiako saioa irabazita, azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekorako tokia lortu du Markina-Xemeingoak. Beñat Gaztelumendi izango du bertsokide, oraindik zehazteko dauden beste lau parte hartzailerekin batera.

Azken final-laurdena datorren larunbatean jokatuko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)