Bertsolari Txapelketa Nagusia
Maialen Lujanbio, irabazle Irungo finalaurrekoan
eitb.eus
750 puntu lortu ditu bertsolari hernaniarrak. Aitor Sarriegi izan da bigarren (705), eta Unai Agirre hirugarren (667).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maialen Lujanbio izan da garailea Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoan, Irunen, 750 puntu lortuta. Maila gorena erakutsi du bertsolari hernaniarrak, eta bereziki oroituak izango dira kartzelako saioan kantatutako bertsoak; inoizko onenetakoak, seguru aski [ikusi hemen Maialen Lujanbioren kartzelako lanaren bideo osoa].
Bigarren Aitor Sarriegi izan da, 705 punturekin, eta hirugarrena Unai Agirre, 667rekin.
Hona Irungo finalaurrekoaren sailkapen osoa:
- Maialen Lujanbio 750
- Aitor Sarriegi 705
- Unai Agirre 667,5
- Alaia Martin 651
- Maddalen Arzallus 634,5
- Aimar Karrika 605
Horrenbestez, Lujanbio zuzenean sailkatu da azaroaren 26an Donibane Lohizunen jokatuko den bigarren bueltako finalaurrekora.
Irungoa eta Bastidakoaren ostean, beste bi finalaurreko jokatuko dira lehen itzulian: Maule-Lextarre eta Durango. Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailatuko diren 18 bertsolariak.
Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak.
Bideoa: Maialen Lujanbioren kartzelako lan osoa
Bideoa: 'Ron pon pon, gora eta gora beti, Carles Puigdemont!': Maddalen Arzallusen bertsoa
Bideoa: Xabier Xukiaren iritzia, Irungo finalaurrekoaz eta Lujanbioren jardunaz