Itxi

Aulestian

Ibon Ajuria, irabazle Bizkaiko Txapelketako hirugarren kanporaketan

Erredakzioa

410 puntu eskuratu zituen. Hurrengo kanporaketa urriaren 31an izango da, 17:30ean, Igorreko kiroldegian.

Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal izan ziren Aulestiko Torrezelai frontoian, 17:30ean, Leire Bilbao gai-jartzaile izan zelarik. 430 entzule izan ziren.

Ibon Ajuria izan zenirabazle Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan, 410 punturekin, eta zuzenean pasatu da finalaurrekoetara. Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute aurrera egiteko aukera.

Hurrengo kanporaketa Igorreko kiroldegian izango da urriaren 31an, 17:30ean. Eneko Abasolo "Abarkas", Ortzi Garitano, Peio Ormazabal, Beñat Vidal, Miren Amuriza eta Joanes Igeregi izango dira.