Itxi

Amorebieta-Etxanon

Miren Amuriza, zuzenean BEC!eko finalera

Erredakzioa

Hurrengo finalaurrea abenduaren 5ean izango da, Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian, 17:30ean.

Miren Amuriza gailendu da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan izandako finalaurrean. Tartean, bertsolari hauek izan dira:&' || 'nbsp;Eneko Abasolo "Abarkas", Iratxe Ibarra, Peio Ormazabal, Arkaitz Estiballes eta Arrate Illaro.

1.000 lagun inguru bildu ziren Amorebieta-Etxanon eta 542ko puntuazioa eskuratu ostean, BEC!eko finalean izango da Miren Amuriza, finalaurretako irabazleak zuzenean pasatzen baitira finalera. Gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera. Hau da puntuen araberako behin-behineko sailkapena:&' || 'nbsp;Etxahun Lekue (538), Arkaitz Estiballes (526,5), Jone Uria (526), Eneko Abasolo "Abarkas" (515,5) eta Peio Ormazabal (513).

Hurrengo finalaurrea abenduaren 5ean izango da, Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian, 17:30ean. Bertan, Fredi Paia, Oihana Bartra, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza, Joseba Artza eta Xabier Enbeitia izango dira. Sarrerak, bizkaikotxapelketa.biz eta bertsosarrerak.eu webgunetan.

Audioak (2)