Heriotza
Aitor Sarasua bertsolaria hil da
EITB.EUS
Azken urteak oholtzatik kanpo igaro zituen arren, bertsolaritzarekin lotutako lanetan jarraitu zuen. Lapurdin ere bertso irakasle aritu zen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aitor Sarasua bertsolaria hil da asteazken arratsalde honetan, gaixotasun luze baten ondorioz. Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1967an, eta bertsozale amorratua izan zen txikitatik.
Azken urteak oholtzatik kanpo igaro zituen arren, bertsolaritzarekin lotutako lanetan jarraitu zuen. Lapurdin ere bertso irakasle aritu zen.
ETB1eko Hitzetik Hortzera saioak duela hainbat urteko bertso-saio bat ekarri zuen gogora.
Larunbat honetan, azaroak 17, izango da Aitor Sarasuaren aldeko hileta elizkizuna, 11:00etan, Itsasuko elizan.