Finala, Baigorrin
Mattinsalto taldeak irabazi du Xilaba txapelketa, lehen aldiz multzoka
eitb.eus
Murua, Alfaro, Solorzano eta Sevier gailendu dira lehen aldiz taldeka egin den Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa.
Xumai Muruak, Ellande Alfarok, Pantxika Soloraznok eta Aitor Sevierrek osatutako Mattinsalto taldeak irabazi du 2018ko Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketa.
Baigorrin (Nafarroa Beherea) izan da taldeka egin duten lehenengo Xilaba txapelketa.
Mattinsalto talde txapeldunaren aurkaria izan da Dilindan taldea, Xan Berterretxe, Nahia Sasco, Amets Arzallus, Hodei Renteria eta Ortzi Idoate bertsolariekin.
Kartzelako lanean giro berezia sortu da, bertsolariek ilunpean eta kopetako argiekin egin baitute ariketa.
Giro arras berezia #taldekakoxilaba18 finala honetan. Argiak itzali dituzte eta bertsolariak sarrarazi kopeteko argi, makil eta zakuekin. Zolako hiru argiak bertsolariak dira! @euskalirratiak pic.twitter.com/3iIB6lggTO
— Battitt Crouspeyre (@BattittJanko) 1 de diciembre de 2018