Itxi

Onintza Enbeitarekin

Muxikako bertso afariaren gorabeherak, Hitzetik Hortzeran

Hitzetik Hortzer

Orixe Sariko kanporaketa eta Erronkariko bertso eskolak bidalitakobideoa ere emango dituzte.

Muxikan sortu berria den Erdu gazte taldeak deituta egin dute bertso-afaria Areatzako eskola zaharrean Julio Soto eta Onintza Enbeitarekin. Eskola horretan bertan hasi zen bertso ikasten Onintza duela hogei urte baino gehiago, eta ez zen alferrik izan. Juliorekin elkar hartuta bertso jardun ederra egin zuten biek, eta mahai bueltan bildutako ia ehun lagunek gozatua hartu zuten. Onintzak berak azalduko dizkio Jon Artano aurkezleari saio hartako kontuak eta eskola zaharrak gomutara ekartzen diona, besteak beste.&' || 'nbsp; Gainera Zapping-erako materiala ere Onintzak ekarri die etxetik Hhkoei, eta pieza historikoa da. Duela 36ren bat urte, enbeitatarren familia ospakizun batean, Super8 kamera batez egindako grabazioa da.

Orixeko finalari begira

Datorren martxoaren 5ean jokatuko da Orixe Sariko finala Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean. Hitzetik Hortzera sariketako lehen kanporaketan izan da eta Lukainkategi jatetxean egindako kanporaketa horretako bertsoaldi ederrenak erakutsiko dituzte. Hauexek bertso saioan kantatu zuten bertsolariak, lortutako puntuen arabera sailkatuak: Jokin Uranga, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Joxe Munduate, Iñaki Zelaia eta Oihana Bartra. Urangak eta Gabilondok zuzenean lortu dute finalerako pasea.

Erronkaritik Lezora

Jasotako bideoen atalean Erronkaritik bidalitako alea erakutsiko dute. Iaz sortu zuten bertso eskola Erronkaribarren eta Jon Barberena, Jon Ansa eta Iñaki Gurrutxagarekin egindako bertso afariko bideoa bidali dute programako erredakziora. Bertsoa.comek utzita, berriz, Mainontzi bertso eskolak urtero legez antolatutako saioko aparteko bertsoaldi bat ere erakutsiko dute. Naroa Sasieta gai jartzaileak balizko telebista kate berri baten programazioa aurkezteko eskatu zion Andoni Egañari, bere bertsokideen (Iker Zubeldia, Ander Lizarralde eta Agin Rezola) dohainak kontuan hartuta. Zuri-Beltzekoan entzungo direnek
ez dute gaurkotasunik galdu duela ia 40 urteko bertsoak izanagatik. 1973ko abenduan Bergaran grabatutako saio batetik atera dituzte. Orduan lehertu berria zen petrolioaren krisiari kantari jarri zituzten Xalbador eta Mattin.

Igandean, 21:00etan, etb1en. Eta aurretik ikusgai eitb.com-en.