Kargatzen...
Itxi

HERIOTZA

Jon Lopategi bertsolaria hil da

EITB.EUS

Leer en Castellano

84 urterekin hil da. Bizkaiko txapela lau alditan eta Euskal Herrikoa beste behin jantzi zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jon Lopategi bertsolaria hil da bart, 84 urterekin.

1934ko martxoaren 4an Muxikan jaio zen eta Baltza ezizenez ezaguna zen. Filosofia ikasketak egin zituen gaztetan eta heldutan Irakasle ikasketak ere egin zituen.

Frankismoko garai ilunenetan hasi zen bertsotan, plazaz-plaza. Jon Azpillagarekin batera bertso bikote ezaguna osatu zuen.

Txapelketei dagokienez, Bizkaikoa lau aldiz irabazi zuen (1962, 1964, 1966 eta 1987) Txapelketa Nagusia, ostera, beste behin. Aurrez, 1982an eta 1986an txapeldunorde izan zen.

80ko hamarkadatik aurrera bertso eskoletako irakasle ere izan zen.

Jon Lopategiren aldeko hileta elizkizuna larunbatean izango da Muxikako Areatza auzoko parrokian, 18:00etan.



Albisteak (2)

Bideoak (1)