Itxi

Nafarroako Txapelketa

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tuteran eta Urdazubin jarriko da martxan

eitb.eus

Leer en Castellano

Lehen bi final laurdenak jokatuko dira asteburuan, larunbatean Tuteran eta igandean Urdazubin.

Julio Sotok Urdazubin kantatuko du

2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Larunbatean, lehen final laurdena jokatuko da, Tuteran, eta igandean bigarrena, Urdazubin.

Larunbatean, Tuteran kantuan arituko dira Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre, gai-jartzailea Maialen Belarra dela. 17:30ean abiatuko da saioa, Tuterako Musika Eskolan.

Igandean, bigarren final-laurdena jokatuko dute, Urdazubin, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman bertsolariek. Ainhoa Larretxea izango da gai-jartzailea, eta 17:30ean hasiko da saioa, Urdazubiko Kultur Etxean.

Saiootako irabazleek zuzenean eskuratuko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera; gainerakoek, final-laurden guztietan zer pasatzen den ikusi beharko dute, puntuazioaren arabera sailkatzen diren ala ez jakiteko.

Sarrerak zazpi euroan daude salgai.