Martxoaren 30ean
Dena prest Gasteizen, Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako
eitb.eus
Larunbatean, martxoak 30, Principal antzokiak sei bertsolariren arteko norgehiagoka hartuko du, 17:30etik aurrera. Radio Vitoria +en entzun ahalko da saioa.
Larunbatean jokatuko da, 17:30etik aurrera, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, Gasteizko Principal antzokian, eta, horren atarikoan, sei finalistak gogotsu agertu dira, saio on bat egin eta txapela janzteko.
Xabi Igoa, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Aroa Arrizubieta bertsolariak igoko dira agertokira, eta Lierni Altunak jantziko dio txapela garaileari.
Finalerako sarrerak erosteko, Principal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu behar dira: txarteldegia, telefonoa eta antzokiaren web gunean.