Itxi

Gasteizen

Arabako bertsolari onenak larunbat honetan jantziko du txapela

Erredakzioa

Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal igoko dira oholtzara, Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean lehiatzeko.

Gasteizko Principal Antzokiak hartuko du larunbat honetan Arabako Bertsolari Txapelketako final handia. Bertan, Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal igoko dira taula gainera.

Gai-jartzaile lanetan Idoia Beitia arituko da, eta Lierni Altuna izango da finaleko aurkezlea. Hodei Lopez de Arkaute, Patxi Aizpurua, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Iker Elexpuru izango dira epaileak.

Sarrerak salgai dira bertsosarrerak.eu atarian eta honako salmenta puntu hauetan: Gasteizko Amaia zentroa, Laudioko Ilargi taberna, Amurrioko Txokogorri taberna, Aguraingo Txirrita liburu denda. Egunean bertan Principal Antzokian ere erosi ahal izango dira.

Otsailean ekin zioten 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketari, eta, bost kanporaketa eta hiru finalerdiren ondoren iritsi dira sei bertsolariak Gasteizeko final handira.