Txapelketa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an hasiko da, Oñatin
eitb.eus
Finala abenduaren 14an izango da, Donostian, guztira 48 bertsolarik 15 saio jokatu eta gero.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an Oñatin hasi, eta abenduaren 14an bukatuko da, Donostian, Donostia Arenan (Illunbe).
Hiru hilabeteko epean, 48 bertsolarik 16 saio jokatuko dituzte: 7 final-zortziren, 5 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala. Maiatzean jokatutako sailkapen fasean, 34 bertsolarik lortu zuten Txapelketarako txartela, eta horiei postua aurrez bereganatuta duten 14 bertsolari batuko zaizkie.
Saioetako sarrerak irailaren 2an jarriko dituzte salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean.