Kargatzen...
Itxi

Txapelketa

Taldekako Xilaba bertsolari txapelketa irailaren 20an hasiko da

eitb.eus

Leer en Castellano

Bederatzi bertsolari taldek hartuko dute parte txapelketan, hiru multzotan banatuta. Finala azaroaren 16an jokatuko dute, Izturitzen.  

Mattinsalto taldeak irabazi zuen 2018ko Xilaba txapelketa

Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba bertsolari txapelketa antolatu du aurten ere, “iazko txapelketaren arrakasta ikusirik eta bertsolarien beharrizanei erantzuteko”.

34 bertsolari arituko dira kantuan, bederatzi taldetan, irailaren 20an Itsasun hasi, eta azaroaren 16an Izturitzen bazkari handi batekin bukatuko den txapelketan.

Bertsotan aritzeaz gain, bertsolariek etxeko saioak antolatzeko eta beste ligaxketako saioak epaitzeko ardura izango dute. Finalerdi (azaroak 1 eta 2, Baiona eta Muskildi) eta finalerako (azaroak 16, Izturitze), berriz, epaile eta gai-jartzaile taldeak osatuko dituzte.