Bertsolaritza
Western bertso afaria Hitzetik Hortzeran
Erredakzioa
Maite Berriozabal hartuko dute platoan. Aste honetan ohi baino ordubete geroago emango da saioa telebistaz: Igandean, 22:00etan, ETB-1en.
Gaztea izanagatik eskarmentu puska bat bildua du gai-jartzailetzan Maite Berriozabal berriztarrak. Bere iritziez eta berbakeraz gozatu ahal izango da asteon HHn, bertsoaldi eta bertsoaldi artean. Bertsorik gehienak Algortako Kasino zaharrean egindako bertso afaritik hartu dituzte. Ameriketako mendebalde hurrunean girotutako bertso traman Lokartu Yatanka (Fredi Paia) aritu zen gidari eta bertso dueloan nor bano nor Long John (Jon Maia) eta Little Lortz (Igor Elortza). Zapping atalean Algortako bertso eskolak egindako beste bertso afari bat. Duela hamairu urte izan zen jatetxe txinatar batean Jexux Mari Irazu eta Xabier Euzkitzerekin.
Etxahun Iruri eta DF eskola
Korrikak antolatuta AEKn euskara ikasten diharduten taldeen artean Euskalakari Koblakari sariketa Algortako Lauaxeta euskaletgikoek irabazi dute eta sariaz ere gozatu dute: Xabier Amuriza eta Amets Arzallusekin bazkaria Zornotzako Uxarte sagardotegian. Han izan da HH ere. Horretaz guztiaz gain G&' || 'nbsp;Puntuaren berri emango du Ihintza Irizarrek; Zuri-Beltzekoan Etxahun Iruriren boza izango da; eta bertsoa.comek utzita DF bertsozale eskolak Durangoko Plateruenan egindako saioko zati bat ere erakutsiko dute. Maite Berriozabala izan zen han gaiak jartzen, eta kantuan berriz: Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano, Eneko Abasolo Abarkas eta Unai Iturriaga.
Aste honetan ohi baino ordubete geroago emango da saioa telebistaz: Igandean, 22:00etan, etb-1en. Eta bezperatik ikusgai eitb.com-en.