Itxi

Koronabirusa

Egungo egoerara egokitu eta bertsolariei laguntzea, bertsolaritzaren erronka

eitb.eus

Leer en Castellano

Bertsozale Elkarteak 45.000 euro bideratuko ditu “bertsolaritzaren ikusgarritasunari eusteko eta bertsolarien egoera zaurgarria leuntzeko”. 

Your browser doesn’t support HTML5 video

Covid-19ak eragindako krisiak, nola ez, berebiziko astinaldia eman dio bertsolaritzari, eta Betsozale Elkarteak, “ohiko bertso plaza berreskuratzeko denbora beharko dugula gogoan”, egungo egoerara egokitutako ekimenak jarriko ditu abian: 45.000 euro bideratuko ditu “bertsolaritzaren ikusgarritasunari eusteko eta bertsolarien egoera zaurgarria leuntzeko”. 

Bertsolaritza, zaleak eta bertsolariak aurrez aurre elkartzetik bizi den heinean, kolpe gogorra jo du, zuzeneko saioak egiterik ez dagoen honentan. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren datuen arabera, martxoan 195 saio zeuden aurreikusita eta 53 gauzatu dira. Iaz, 122 saio egin ziren apirilean, 162 maiatzean eta 179 ekainean, eta aurten horiek ezin egiteak 385.600 euro inguruko galerak ekarriko lituzke.

Halaber, Bertsozale Elkarteak iragarri du bertan behera geratu direla Bertso Udalekuak eta barnetegiak; Haizea dator; Sakontze Bertso Eskola; Eskolatik Plazara; Plazara!; Bertso Eskolen Egunak; Bertsulari Ttiki eta Elebidunen ikasturte bukaerako Besta Eguna. Atzeratu direna, bestalde, Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa; Bardoak; Bizkaiko Txapelketako Udabarriko fasea; BBK Sariketa; Eskolartekoa; Pello Mari Otaño bekako deialdia (epea luzatu zaio); eta Udako Bertso Eskola ikastaroa UEUn (ikuskizun) dira.

Egoerara egokitzen

Hezkuntzan, Bertsozale Elkarteko irakasleek Internet bidez eskaini dituzte eskolak, eta modu horretan arituko dira ikasturtea amaitu arte.

Plazara begira, konfinamendu garaian bertsolaritza mugimenduko hainbat eragilek Interneteko online saioak jarri dituzte martxan, eta Bertsozale Elkarteak aukera emango die hala nahi duten antolatzaileei lehendik lotuta zeuden eta mantendu nahi dituzten edo antolatu nahi dituzten saioak online egiteko

Bertsozale Elkarteak bere baliabideekin finantzatuko ditu egitasmo hauek, baina bertsozaleek eta herritarrek izango dute ekarpena egiteko aukera kanal hauen bidez, maiatzaren 2tik aurrera:

688.886.935 telefono zenbakian Bizum bidez; eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko honako kontu edo IBAN kodean ES16 3035 0060 43 0600042844  >>>  BIC (Swift) kodea behar izanez gero, CLPEES2MXXX.

Albisteak (2)

Bideoak (1)