2021eko hasieran zen egitekoa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute
eitb.eus
2021eko urtarril eta martxo artean ospatu behar zen Txapelketaren 45. edizioa, baina data horietan ez egitea erabaki dute bertsolarien aukera berdintasuna zaintzearren.
Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa 2021eko urtarrila eta martxoa artean zen ospatzekoa, baina Nafarroako Bertsozale Elkarteak atzeratzea erabaki du, covid-19aren pandemiak eraginda.
Pandemia kontrolatzeko neurriek ezbaian jartzen dute, antolatzaileen iritziz, bertsolarien aukera berdintasuna, “txapelketaren oinarrizko irizpidea”, bertsolariren bat konfinatu behar izatekotan esaterako. Horren aurrean, pandemiaren bilakaeraren arabera erabakiko da data berria.
Dena dela, kultura segurua den uste osoz, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Nafarroako bertso plaza sustatzeko baliatuko du Txapelketaren hutsunea.