2021ean zen egitekoa
Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratu dute
eitb.eus
2021erako zegoen jarrita hitzordua, baina zenbait lurraldetako txapelketekin gertatu den bezala, antolatzaileek datarik zehaztu gabe atzeratzea erabaki dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasun irizpideak aintzat hartuta, datorren irailean hastekoa zen Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratzea erabaki du Bertsozale Elkarteak, “nekez betetzen baitira txapelketa hasi eta buka behar bezala gauzatzeko baldintzak”.
Aurtengo udazkenean jokatzekoak ziren bi txapelketa, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa elkartzen dituen Xilaba txapelketa, atzeratuta zeuden honezkero, eta 2021eko lehen hilabeteetan egitekoak ziren Arabako eta Nafarroako bertsolari txapelketak atzeratuko zituela aurreratu zuen Bertsozale Elkarteak duela gutxi.
Honenbestez, lurralde horietako txapelketak ez ezik, lurralde horietan jazotakoa aintzat izaten duen Txapelketa Nagusia ere atzeratzea erabaki dute orain, data berririk zehaztu gabe. “Pandemiaren bilakaeraren eta bertsolaritzaren egoeraren arabera erabakiko dugu data berria”, azaldu dute.