Itxi

Transmisioa

20.000 ikaslek landuko dute bertsolaritza aurten

Erredakzioa

Bertsozale Elkartearen eskutik, 374 ikastetxetan arituko dira bertsotan ikasturte honetan.

Odei Barrosko Hedaiako eskola publikoko bi ikaslerekin kantuan. Arg.: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Bertsolaritzaren transmisioa Bertsozale Elkartearen proiektuaren zutabe nagusietakoa da. Horretarako, bertsolarien eta bertsozale berriak hezteko ikastetxeetan zein bertso eskoletan egiten den lana ezinbestekotzat jotzen dute elkarteko arduradunek.

Ikasturte honetan ere, ikastetxez ikastetxe eramango dute bertsolaritza, eta, guztira, 374 ikastetxetan landuko dute bertsolaritza Bertsozale Elkartearen eskutik. Iazkoarekin alderatuta, 47 ikastetxe gehiago sartu dituzte proiektuan, eta, horri esker, 20.270 ikaslek  dira beren landuko dute bertsolaritza ikastetxean astero edo hamabostero Iaz baino 2.828 ikasle gehiago daude aurten.

Hori guztia aurrera eramateko, Bertsozale Elkarteko 36 bertsolaritza irakasle gelaz gela arituko dira proiektua garatzen.

Ikastolen Elkartearekin akordioa
Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlan-akordioa sinatu berri dute, 2011-12 ikasturtean abian jarri dena. Euskal Curriculumaren baitan bertsolaritzari dagokion tokia zehaztea, ikasturte batean edo bitan bertsolaritza eskolak eskaintzea eta arlo horrekin lotutako materiala elkarlanean egitea dira ildo nagusiak.